Kulto Kultibo 2010ean Irunen jaio zen Rap/Reggaeko euskal taldea da, Peca (Mc), Samu (Mc), Seta (Dj) eta Aimarren (Soinu-teknikaria) eskutik. Kulto Kultibok LEVEL izeneko bosgarren diskoa estreinatu du, bere esentzia eta rap/reggae munduan izan duten ibilbidea islatzen duen lana. Erritmo berri eta ausartez eta "Kulto Kultibo" estiloko abestiz betetako diskoa da, ezaugarri duen magia galdu gabe. Sei lan dituzte bere ibilbidean: "7dias" (2010), "Ahora o nunca" (2013), "La Maceta" (2016), "La Esencia" (2018), "X" (2020) eta "LEVEL" (2023), guztiak autoekoiztutakoak eta autogestionatutakoak. Kolaborazioak egin dituzte estatu mailan "Green Valley" (reggae nazionalaren panoraman ezagunena den taldea), "Garolo", "Calero LDN", Dirty Porko, Victor Rutty eta Rastachai bezalako artistekin, besteak beste. Nazioarte mailan "Papa Style" (Frantziako reggae kantaria) edo "Atili" (Frantziako panoramako DJ eta ekoizlea) mailako artistekin kolaboratu dute.