Kursaal gune zabala. "DJ Gaua": DJ Osto + DJ Jonylikes

Aner Ostolaza, artistikoki DJ Osto bezala ezaguna, musika eta entretenimendua maite dituen zarauztar gaztea da. Kabinako energiak eta trebetasunak DJ moldakor bihurtu dute, reggaeton, euskal musika, dembow eta beste genero batzuen nahasketa leherkor batekin publikoa dardararazteko gai dena. Estilo dinamikoarekin eta dantza-pistarekin lotura paregabearekin, DJ Ostok leku bat irabazi du eszenan, erritmoz eta dibertimenduz beteriko saioak eskainiz. Beti joera eta soinu berrien bila, festa bakoitza esperientzia ahaztezin bihurtzea da bere helburua.

Jon Irastorza, Jonylikes bezala ezaguna, Lezoko musika artista bat da, urte askotako esperientzia duena zuzeneko ekitaldietan. Bere sormenari eta zuzenean adierazteko moduari esker, eszenatokiak ikusleekin sortzen dituen intentsitatearekin, nahasketa dinamikoekin eta euforiarekin dardararazteko gai den artista paregabea bihurtu da. Estilo berezia eta musikarekiko pasioa duen artista da Jonylikes, eta hainbat hiri eta herrialdetako jende ugariren arreta bereganatzea lortu du, sare sozialetan, zuzeneko ekitaldietan eta hainbat hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) eta EDM, Drum & Bass eta Hard Dance bezalako musika estiloetan egindako argitalpenekin.

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Astelehena, abuztuak 10
23:30 - 02:00
Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak) -