Kursaal gune zabala. "DJ Gaua": DJ Aitana Grandes | DJ Troti

Aitana Grandes dj gaztea da, eta esperientzia du diskoteketan, festa pribatuetan, dantzaldietan, ezkontzetan, urtebetetzeetan, kirol-ekitaldietan... Bere saioek gazte-estiloa dute ezaugarri, musika-genero desberdinak barne, baina, batez ere, reggaetoia eta dembowa dira nagusi. Bere ekoizpen propioak ere baditu, hala nola mashups eta remixes. Hainbat lokal, pub eta diskotekatan aritu da Euskal Herrian zehar, hala nola Hondarribiko Q diskotekan, Donostiako Bataplan eta Irungo The Basque Corner.

Troti, Donostian jaiotako DJ eta ekoizlea da, eta 21 urte besterik ez ditu, baina dagoeneko 300.000 erreprodukzio baino gehiago ditu Spotifyn. Donostian, Bilbon, Nafarroan, Zarautzen edo Durangon aritu da. Nazioarteko presentzia izateaz gain, “Toy Room”, “Havana” eta antzeko diskoteketan. Maltan. Estilo paregabe eta moldakorragatik nabarmentzen da, genero ezberdinetara moldatuz: elektronika, reggaetoia, popa edo musika komertziala, beti ere publikoa dantzaraziz. Hainbat kantu eta remix herrikoi ere baditu berak ekoitzitako plataforma digitaletan: “Y Si Provocas Remix de Hazas”, “Duro De Verdad Techno Remix”

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Igandea, abuztuak 09
23:30 - 02:00
Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak) -