Zatekeen Erromeria Urretxu-Zumarragako bost neskez osatutako taldea da. Baterian June Pérez dago; baxuan eta ahotsetan, Amaiur Jauregi, akordeoian, Elena Urteaga, gitarra, saxoa eta ahotsak, Olaia Castro eta, azkenik, Maider Amado abeslari gisa. Sinestezina dirudien arren, duela urtebete hasi ziren Euskal Herriko txokoak beren kontzertuekin alaitzen. Haien errepertorioan euskal abesti ospetsuak biltzen dira batez ere.