Joselontxos txaranga

Gros auzoko kaleetan zehar ibilaldia Joselontxos txarangako gazteen erritmoan: 15 urteko esperientzia dute hainbat eta hainbat herritako kaleak girotzen. Taldea 11 musikarik osatzen dute, eta era guztietako ospakizun eta ekitaldietan parte hartu izan dute: estilo guztietako zuzeneko musika ona entzun nahi duten era guztietako festa, jaialdi, urteurren, bazkari herrikoi, kalejira, danborrada, eta herri-jaietan.
Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Asteartea, abuztuak 13
18:30 - 21:00
Gros-Ulia / Gros auzoa -