Aurten ere, harrijasotzaileek 135 kilo inguruko Igeldoko harria, Igeldoko labarretatik ateratakoa, altxatuko dute, Trinitate plazan.
Parte hartzaileak: Iraitz Arruti (Zarautz), Paulo Azpiazu (Getaria), Jokin Eizmendi (Zarautz), Gorka Etxeberria (Orio), Aimar Galarraga (Orio), Gari Garmendia (Idiazabal), Xiker Larrea (Beasain), Mikel Lopetegi (Zarautz), Jagoba Otaegui (Aizarna), Imanol Royo (Zarautz), Iker Sojo (Vitoria-Gasteiz), Beñat Telleria (Lasarte) eta Stepan Tsirkin (Donostia).
Hirugarren aldiz, lehiaketa honen emakumezkoen bertsioa egingo dugu: Uliako Harria. Harri irregularra, manipulatu gabea, 70 kiloko pisua duena, Uliako itsaslabarretatik ateratakoa da, gure emakume kirolarien artean ere harri-jasotzea sustatu eta zabaltzeko.
Parte hartzaileak: Naroa Arruti (Zarautz), Olaia Esnaola (Azpeitia), Maddi Guesalaga (Zarautz), Saioa Iglesias (Langraitz Oka), Sara Jimenez de Aberasturi (Maeztu), Lierni Osa (Zarautz) eta Ainitze Zumeta (Zarautz)
Sarrera orokorrak online eros daitezke uztailaren 30etik aurrera. Prezio murriztukoak (pentsiodunak, langabetuak, 30 urtez azpikoak / 4,40€) Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan soilik, uztailaren 30etik aurrera.
Probaren egunean, sarrerarik izanez gero, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta Trinitate plazan bertan erosi ahal izango dira.