Firulete Antzerkia taldeak "Etxe sorginduaren misterioa" aurkeztuko du, antzerki musikala txotxongiloekin

Rogeliok kasu garrantzitsu bat argitu beharko du: Etxe sorginduaren misterioa. Dirudienez, auzokideek, etxean mamu bat sartzen ikusi dute baina ez dute inoiz ikusi ateratzen. Pepe Pepinoren laguntzarekin, mamua harrapatzen saiatuko da Rogelio, baina, lehenago, lagunari bere beldurrei aurre egiten lagundu beharko dio. Umorez, ekintzaz eta musikaz betetako komedia entretenigarria.

Firulete Antzerkia

Hizkuntza: Euskara

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Astelehena, abuztuak 12
19:30 - 20:15
Gros-Ulia / Katalunia plaza -