Eskola Dantza Taldea 1950. urte inguruan abesbatzaren arrakastaren ondorioz sortu zen. 1953. urtetik aurrera, ikerketa lan gogorraren ondorioz, euskal dantza tradizionala berreskuratzen hasi zen, horretarako Euskal Herriko txoko eta bazter guztietan barna ibili ziren, dantza talde nahiz herritarrekin hitz eginez eta inguruko pauso eta erritmoak ikasiz, honela gure herriko kultura mantentzeko.
1983. urtetik aurrera, herri-folklorea beste era batera aurkezteko beharra ikusi zen, horretarako izaera eszeniko bat emanez, hori bai, erroak galdu gabe. Hau guztia eta euskal gaitan oinarrituriko koreografiak izan dira Eskola gehien nabarmendu duten alderdiak, bai nazioartean eta bai nazioan ere. Eskolak dantza tradizionala eta koreografiak uztartzen ditu bere emanaldietan, eta hainbat lehiaketa eta jaialditan parte hartu du, bai Espainian, bai nazioartean.