Musika barrokoaren txanda Kursaalen: Masaaki Suzuki, duela bi urte Hamabostaldiko Organo Zikloan parte hartu zuena, jaialdira itzuliko da, oraingo honetan, Bach Collegium Japanen gidaritzapean. Jatorrizko instrumentuen interpreteek eta abesbatzak osatzen duten taldea 1990. urtean sortu zuen Suzukik berak, Bachen interpretea, organista, klabezinista, orkestra-zuzendaria eta nazioarteko musikologo ospetsua.
Informazio gehiago eta sarreren salmenta.
Ekitaldia ez du Donostia Kulturak antolatzen:
Donostia Kulturak ez du erantzukizunik antolatzaileak iragarritako ekitaldiaren baldintzaren bat aldatu edo betetzen ez bada.