DJ Artie Escolar

DJ Artie Escolar Donostiako dj eszenako erreferente bat da. Bertan hasi zuen bere ibilbidea Jaula de Grillos eta 100% Gourmet Records taldeetan. Bere moldakortasun eta estiloari esker, hiriko lokal eta jatetxe nagusienetan bere saioak egin ditu (Le Bukowski, Dabadaba, La Madame...) eta bai eta ekitaldi nabarmenetan ere hala nola Heineken Jazzaldian eta Madrilgo Siroco aretoan ere. Gaztea DJ Lehiaketaren irabazlea eta Brutal DJ Contest bezalako lehiaketetan parte hartu duena, Artiek kabina partekatu du Sorkun, La Mala Rodríguez, Bejo edo Dj Pimp bezalako artistekin.

Bere saioetan, Hip Hopa oinarri hartuta, Funk, R & B, Trap edo Electro bezalako generoak nahasten dira, betiere teknika eta estilo propioarekin.

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Ostirala, abuztuak 14
20:30 - 22:00
Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak) -