Estatu Batuetatik Donostiara, DJ Andok dantza-erritmoetan oinarritutako musika lantzen du beti. Jessicaren jaioterriko House edo Hip Hop-ari arreta jarriz, gaur egungo joeren berri ematen du saio guztietan.
Duela gutxi Chicagoko Cerise Rooftop eta Milwaukee-ko Mangos edo Company Brewing,bezalako eszenatokietan aritu da; hurbilago, gure inguruan, Bilboko Pride edo Donostiako Aste Nagusian Kursaal aldean ere egon da (DJ's Two Rubias bikotearen kideetako bat izanik) Emakumea ardatz nagusi duten ekimenetan ere parte hartzen du, hala nola KulturFemmen.