Urrezko Kopa

Parte-hartzaileak: Julen Alberdi Zinkunegi "Txikia IV" (Azkoitia), Julen Gabirondo Izeta (Urnieta), Hodei Ezpeleta Lopetegi (Mendaro), Mikel Larrañaga Elgarresta (Urrestila -Azpeitia-) eta Iker Vicente Saralegi (Ochagavía / Otsagabia). Ohi bezala, parte-hartzaile bakoitzak 54 ontzako 14 enbor moztuko ditu.

SARRERAK

Sarrera orokorrak online eros daitezke uztailaren 28tik aurrera.

Prezio murriztukoak (pentsiodunak, langabetuak, 30 urtez azpikoak / 8 €) Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan soilik, uztailaren 28tik aurrera.

Probaren egunean, sarrerarik izanez gero, Trinitate plazan bertan erosi ahal izango dira.

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Larunbata, abuztuak 15
19:30 - 21:00
Parte Zaharra / Trinitate plaza -
11,50 € EUR. Sarreren salmenta