Black Smoke
2021 urtean jartzen da martxan Black Smoke taldea Andoainen. Musika abentura anitzetan ibilitako musikariek bat egiten dute egitasmo berri honetan, musikalki Rock N Roll klasikora bideratuz beraien musika. Euskaraz eta ingelesez abesten dituzte beraien abestiekin, eta bertsio ezagunekin osatzen dute zuzeneko kantu zerrenda. Oskar (Gitarra eta ahots nagusia), Anto (bateria) eta Igor (baxua) dira Black Smoke.
Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Asteartea, abuztuak 11
23:30 - 01:00
Antigua-Ibaeta / Alfonso XIII. plaza - Ikusi kokapena






