Zirku eskola handia
Irrikazuk aurkeztuta, eta Zirku Eskola Handia! izenarekin, proposamen berezia da, haur eta familientzako jarduera gisa diseinatua, pertsona askori batera jolasteko aukera ematen diena. Zirkuaren mundu zirraragarrian murgiltzeko eta, egun batez, zirkuko artista handi bihurtzeko gonbita egiten duen jarduera. Irrikazuren zirku jarduna aukera bikaina da benetako zirku artistek erabiltzen dituzten joko eta tresna guztiak probatzeko: malabareak, diaboloak, mazoak, uztaiak, zapi hegalariak... eta oreka bola handi bat! Soka lasaia ere egongo da eta gorputz osoa erabiliz orekari aurre egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Hizkuntza: Euskara

Ekitaldia ez du Donostia Kulturak antolatzen:
Donostia Kulturak ez du erantzukizunik antolatzaileak iragarritako ekitaldiaren baldintzaren bat aldatu edo betetzen ez bada.





