Kursaal gune zabala. "DJ Gaua": Marmitako Trap Banda | DJ Nrea

Marmitako Trap Banda Urban / Rap-en proiektu bat da, Urbanoaren soinua eta Banda eta zuzeneko musika uztartu nahi dituena. Banda hiru zutabetan oinarritzen da: musika urbanoaren soinuak, zuzeneko banden magia eta bandaren beraren sustraiak (hizkuntza, kultura…). Taldearen eraginen artean ‘’Ca7riel, Paco amoroso, Vinocio, Caliope Family, Dano eta abar daude. Taldea, baxuak (Iñigo Tellaetxe), bateriak (Aitor Brochado) eta ahotsak (Guillermo Cabrales) osatu ohi dute, inguruko musikari eta artistekin elkarlanean aritu ohi badira ere. Gaur egun, taldeak Urbano generoko abestien bertsioak egiten ditu, baita bere ‘’Marmitako’ EPa ere

DJ Nrea Donostiako DJ open format bat da, eta bere soinua old school reguetoiaren, gaur egungo hits-en eta 2000ko nazioarteko pop-aren artean mugitzen da. Esentzia nostalgiko batekin, txikitan imajinatzen zuen festaren ideia horretatik jaiotzen dira bere set-ak, non pista etengabeko mugimenduan mantentzen den. Musikarekin duen harremana askoz lehenagotik dator. Txikitatik dantza urbanoari eta bideo musikalen sorkuntzari lotuta egon da, erritmo, energia eta abesti bakoitzaren narratibarekiko sentsibilitate berezia garatuz. Musika gorputzetik ulertzen du, eta bere lehentasuna argia da: jendeak dantza egitea, konektatzea eta momentua bizitzea. 2025eko Halloween gauean egin zuen debuta kabinan, eta ordutik Donostiako hainbat ekitalditan parte hartu du, besteak beste, Victoria Eugenian eta Etxekalten, eta Kroma Klubekin eta Dabadabako Wacha Festan aritu da.

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Ostirala, abuztuak 14
23:30 - 02:00
Gros-Ulia / Erizainen plaza (Kursaaleko terrazak) -