Gero Axular Dantza Taldea

2004. urtean GERO sortu zen, euskal dantzan urrats bat haratago emateko asmoz. Gero taldeko sustatzaileek ikusi zuten gure kultura, gorde eta zaindu ez ezik, landu eta bultzatuere egin behar dela. Geroztik zortzi ikuskizun plazaratu ditu taldeak: Sasi Artean, Lamien Basoa, Talaia, Xereta, Argizaiola, Itzal Galdua, Agorrila eta Higa. Lan hauetan “jantzi” berri bat eman nahi izan zaio gure dantza eta musikei. Horretarako, gure dantzak gaurkotu egin dira; bestelako musikaz apaindu, argiaz margotu eta gaurko tresnez eta teknikaz hornitu eta, horrela, ikuskizun moderno, erakargarri eta hunkigarriak burutu dira.

2023. urtera arte, Gero Axular Dantza Taldeak 52 jaialditan parte hartu ditu eta 292 emanaldi baino gehiago egin ditu atzerrian: Frantzian, Belgikan, Italian, Portugalen, Alemanian, Hungarian, Polonian, Galesen, Eskozian, Serbian, Kroazian, Danimarkan, Eslovenian, Grezian…. eta guztietan arrakasta handia izan du. Bereziki aipagarriak dira Llangollen-en (Gales) 2011ko jaialdian lortutako sariak: lehen saria dantza tradizionaleko taldeen kategorian eta lehen saria, halaber, bakarkako dantzarien atalean ere. Txetxeniako Groznyko jaialdian, 2016ko urrian, Kulturako ministerioaren saria jaso zuen. 2023an, Gero Axular, Taiyuaneko (Txina) nazioarteko lehen folklore jaialdian parte hartzeko hautatutako munduko bederatzi taldeetako bat izan zen.

Gero Axular Dantza Taldeak bere ikuskizun berria, “Agoteak”, eskeiniko digu.

 

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Igandea, abuztuak 09
20:00 - 21:30
Parte Zaharra / Konstituzio plaza -