Deñe

Deñe kantautore azpeitiar gaztea da. Umea zenetik lotura estua izan du musikarekin eta gaur egun oraindik ere musika munduan jarraitzen du. Pianoa jotzeari ekin zion umea zela eta urte batzuk beranduago gitarra eta ahots heziketako klaseak hartzeko grina piztu zitzaion. Deñe proiektuaren hastapenak 14 urterekin hasi ziren, bere lehen abestia, Azken Agurra, konposatu zuenean. 2020an egin zuen publiko Deñe proiektua Gaztea Maketa Lehiaketan eta bere ibilbide musikala markatu duen gertakaria izan da. Kantautorea denez sekulako garrantzia dute letrek abestietan eta bizipen pertsonaletatik eratorritako letrak izaten dira gehienetan. Generoaro dagokionez, Pop eta Synthpop musika egiten du eta goxotasuna eta sentikortasuna nagusi dira Deñeren musikan.

Oholtzara hiru musikorekin igotzen da; Maialen Urretavizkayarekin (teklatua), Paula Morenorekin (bateria), Olatz Azpiazu (gitarra elektrikoa).

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Igandea, abuztuak 11
23:30 - 01:00
Parte Zaharra / Boulevardeko kioskoa -

LAGUNTZAILEA:

Logo de Eroski