Mikel eta Itsaso Pérez familia onena sukaldean
2025/08/14
Gaur arratsaldean, Donostiako Aste Nagusiaren programazioaren barruan, "Etxekoekin Sukaldean" IV. Lehiaketa Gastronomikoa ospatu da. Bertan 12 familia unitatek parte hartu dute eta plater nagusia arroza izan behar zen. Mikel eta Itsaso Perez Lasarte-Oriako aita-alabek eta "Perejil" taldeko kideek lortu dute sukaldari onenen txapela.
Bigarren postua Esther Fernandez Pardávilak eta Axel Fernandez Pardavilak osatutako "Los Cocinadotes" talde donostiarrarentzat izan da eta hirugarren postua Martin Salicio Mateos eta Luka eta Kaiet Salicio Gracia bere semeek osatutako "Master Family" errenteriarrarentzat izan da.



