Zetak

Pello Reparaz (Vendettako kide ohia) buru duen Zetak talde nafarrak musika elektronikoa euskaraz egiten du, baina poparen argitasunari eta melodiari uko egin gabe.

Orain dela bi urte sortu zen eta jada bi disko ditu merkatuan. Lehenengo albuma 2019an kaleratu zuten Zetak izenarekin, eta handik urtebetera argitaratu zuten bigarren lana, Zeinen ederra izango den, pandemiak lapurtu zigun denbora berreskuratzeko gonbidapen modura: ohikeria alde batera uzten duen musikarekin, txalapartaren tradizioarekin uztartzen diren soinu sintetikoekin.

Asteartea, abuztuak 16
23:45 - 01:15
Gros-Ulia / Tomas Alba plaza (Sagues) -

LAGUNTZAILEA:

Babeslea

amstel 2022