Vulcano Piroteknia

Aurten ere, ikuskizun piromusikal batekin agurtuko dugu Aste Nagusia. Hautatutako piroteknia Vulcano da, 1980ko hamarkadan Madrilen sortutako enpresa.

Sortzailea, José Luis Giménez Privado jauna, valentziarra da sortzez, eta piroteknikaria bokazioz. Su artifizialen diseinuan eta jaurtiketan jardun zuen Espainiako enpresa piroteknikorik garrantzitsuenetako batean. José Luis ekintzailea eta dinamikoa da, eta bere industria pirotekniko propioa sortzea eta Madrilgo Vilarejo de Salvames herrian kokatzea erabaki zuen.

Egunez egun, mugak zabaldu ditu eta, azkenean, bere lekua lortu du sektorearen barruan eta Madrilgo Erkidegoko enpresa lider bihurtu du Vulcano piroteknia. Vulcano piroteknia ikuskizun tradizionaletan, piromusikaletan eta sekuentzialetan, musika duten multimedia ikuskizunetan eta monumentu, fatxada eta uretako pantailen gaineko ikusizko proiekzioetan espezializatuta dago.

Ikuskizunen kalitatea enpresaren ibilbide luzeak eta sari zerrenda luzeak bermatzen dute. Donostian, zehazki, Brontzezko Maskorra lortu zuen 2014an, eta Zilarrezko Maskorra 2019an.

Babesleak

Super amara

Diario Vasco

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Larunbata, abuztuak 20
22:45 - 23:15
Kontxako badia -