Valecea Piroteknia

Valecea Piroteknia (Araba) erreferentzia da mundu osoan. Haren kalitate kromatikoak eta koreografia piromusikalek sari ugari jaso dituzte nazioartean. Euskadiko familia enpresa bat da, eta Donostiatik 100 kilometro eskasera kokatuta dago, Berantevillan (Araba). Valecea pirotekniak sektoreko instalaziorik modernoenetako bat du Europa mailan.

Enpresa 1876an sortu zen, eta gurasoengandik seme-alabengana pasatu da gaur egun arte. 146 urteko historian, gero eta garrantzi handiagoa hartu du pirotekniaren munduan. Produktu piroteknikoa oso osorik fabrikatzen duen enpresa bakarra da Euskal Herrian. Valecea piroteknia harro dago jaso dituen sari ugariez (hala nola Monakoko Piromusikalen Nazioarteko Lehiaketan, Iruñeko Nazioarteko Lehiaketan, Triesteko Nazioarteko Jaialdian eta Coimbrako Piromusikalen Nazioarteko Lehiaketan lortutakoez), baina are harroago bere herrian profeta izateaz. Izan ere, Donostiako Nazioarteko Lehiaketan Brontzezko Maskorra lortu zuen 2010ean.

Babesleak

Super amara

Diario Vasco

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Larunbata, abuztuak 13
22:45 - 23:15
Kontxako badia -