Scarsella Fireworks

Scarsella familiak (Italia) 1969an eman zion hasiera bere ibilbideari, Giuseppe Scarsellak eta haren adiskide eta bazkide Francazzik lehen instalazio piroteknikoa sortu zutenean Alatrin.

Urteek aurrera egin ahala, pasioari, jarraikitasunari, sormenari eta profesionaltasunari esker, enpresa sendotu egin da maila eta kalitate handiko su artifizialak diseinatzen, egiten eta ekoizten. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako ezagutza eta tradizio piroteknikoak baliatuz eta etengabe hobetzeko gogoarekin, lehen mailako erakustaldi piroteknikoak landu eta egiten dituzte.

Enpresa Frosinone-ko probintzian kokatuta dago, eta ekitaldi ahaztezinak sortzen ditu. Scarsella Fireworks enpresak berrogeita hamar urteko esperientzia du, eta hori berme handia da pirotekniaren munduan. Enpresa, nolanahi ere, mota eta konplexutasun orotako ikuskizun piroteknikoen plangintza eta gauzatze arretatsuan espezializatuta dago. Gaur egun, hainbat hedapen eta eskuratzeren ondoren, Scarsella Fireworks enpresa bi egoitzatan kokatuta dago: Alatrin eta Anagnin.

2022an, berriz hartuko du parte gure Lehiaketan, 2019an Urrezko Maskorra lortu ondoren.

Babesleak

Super amara

Diario Vasco

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Ostirala, abuztuak 19
22:45 - 23:15
Kontxako badia -