Ariel Rot & Kiko Veneno

Ariel Rot eta Kiko Veneno ia aldi berean hasi ziren musikaren munduan, hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera, eta beti joan izan dira bide paraleloetatik, nahiz eta orain arte inoiz ez dituzten euren ahaleginak batu eszenatoki baten gainean elkarrekin zerbait egiteko.

Arielek eta Kikok gure hirian emango duten kontzertua show berezia izango da; izan ere, leku bakoitzean, hiri, plaza eta herri bakoitzean, bi protagonisten kantu klasiko ezagunen bertsioak (Me estas atrapando otra vez, Echo de menos, Dulce condena, En un Mercedes blanco, Salta, Volando voy...) kantatzen dituzte, baina lekutxo bat izaten dute ikuskizunean integratuko diren bertako talde eta artistek, ustekabeko gonbidatuek, eta tarte bat ere izaten da ikus-entzuleekin musikarien bizipenei buruzko pasadizoak, historiak eta kontakizunak partekatzeko.

Bi artisten eta euren gonbidatuen arteko kolaborazio eta elkarlan giroa sortu nahi izaten duen esperientzia.

Astelehena, abuztuak 15
90
Gros-Ulia / Tomas Alba plaza (Sagues) -

LAGUNTZAILEA:

Babeslea

amstel 2022