Ana Guerra

Ana Guerra Kanarietako abeslari eta konpositoreak telebistako Operación Triunfo programaren 2017ko edizioan parte hartu zuenean ezagutarazi zuen bere burua. Tenerifeko abeslariak jende askok nahi lituzkeen dohain ugari ditu: ahots sakona eta moldakorra, suntsiezina dela dirudien bokazioa eta eztabaidaezina den fotogenia.

OT 2017 programan lehendik zituen balioak sendotu zituen, bere izaera indartu zuen eta kantari malgua eta ausarta zela eta eszenatokian presentzia ikaragarria zuela erakutsi zuen. Era askotako errepertorioen exijentzietara moldatzeko gaitasunari Anak eguneroko bizitzari aurre egiteko duen jarrera gehitu behar zaio.

Osteguna, abuztuak 18
23:45 - 01:15
Gros-Ulia / Tomas Alba plaza (Sagues) -

LAGUNTZAILEA:

Babeslea

amstel 2022