XLV. Txistulari Alardea

Txistularien Kontzertu Nagusiak edo Txistularien Alardeak ohikoak dira Euskal Herri osoan. Normalean hiriburu eta herri askotan ospatzen dira. Donostiakoa, 1978an jarri zen abian Jose Ignazio Montes Astigarragaren eskutik.

Programan txistularien errepertorioko obrak jorratzen dira. Baita euskal dantzak eta abesti herrikoiak, ezagunak eta artxiboetatik ateratako hain ezagunak ez direnak. Hau dena, Jose Ignazio Ansorenaren zuzendaritzapean. Ikuskizun entretenigarria eta aberatsa izaten da, ordubete eta erdiko ekitaldian.


Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Larunbata, abuztuak 13
20:30 - 22:10
Parte Zaharra / Konstituzio plaza -


Txistulari Alardea.