Valtierrako Musika-banda

Valtierran beti izan da musikarako zaletasun handia eta musikan jardundako jendea. 30eko urteetan Valtierrak bazuen Musika Banda bat. 30eko urteetatik 1960ra Bandak emanaldiak egiten jarraitu zuen zuzendari desberdinekin; 1960an, ordea, desegin egin zen. Ia 25 urtez geroztik, Valtierran Bandarik ez zela eta, Udalak mugitzea erabaki zuen berriro ere Musika Banda bat eratzeko. Hala sortu ziren Valtierrako Udal Musika Eskola, eta eman zuen bere aurreneko kontzertua, 1990eko azaroaren 24an, Valtierrako Udal Musika Bandak.

Urte hauetan zehar emanaldi ugari egin dituzte Nafarroan eta kanpoan. Nabarmentzekoa da 16 urtez segidan jo dutela Sanferminetan eta zazpi urtez Donostiako Aste Nagusian; horietatik bi Abesbatzarekin batera. Haien hitzetan, Donostia “oso gustura joaten garen hiria da, txalo ugari jasotzen baititugu beti”.

Lanean jarraitzea da gure helburu bakarra, gure Bandak maila hobeago bat lor dezan sentimenduen adierazpide bikainetako batez, Musikaz, gozatzeko eta gozarazteko.

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Ostirala, abuztuak 16
19:30 - 21:00
Erdialdea / Boulevardeko kioskoa -

BABESLEA: EROSKI

Banda de Valtierra