Olana Liss

Olana Liss, kantaria eta konpositorea da, Caceresen jaioa, eta aita Afrikakoa eta ama Extremadurakoa (bere buruari Afromeña deitzen dio). Nahiz eta oso txikitandik kantatu eta dantzatu izan duen gogokoen dituen bere abeslariak imitatzen (Roberta Flack, Concha Piqué, Luz Casal, Janet  Jackson, Maria Carey, Whitney Houston, Lola Flores…) 17 urterekin hasi zuen bere ibilbidea kantari gisa bertsioak eskaintzen dituzten tokiko bandetan. Hala ere, 21 urte zituenean hasi zen zenbait artistaren deiak jasotzen (Gecko Turner, Jeanette abeslari mitikoa, Piruchi Apo ‒hija del sol ohia‒) baita Freedonia taldetik ere. Eta hala hasi zen estudioko grabazioak eta birak egiten nazio mailan eta Europan.
Ahots sakona, sentsuala eta ahalmen handikoa da berea eta ahots horrekin jolastuz lortzen du entzulea soinuzko estasi bare batean barneratzea. Bere letrek duten ezohiko adierazkortasuna sekulakoa da, eta horrekin guztiarekin eskaintzen ditu Olana Lissek bere ikuskizun sendo eta landuak.

Asteazkena, abuztuak 14
23:30 - 01:00
Erdialdea / Boulevardeko kioskoa -

BABESLEA: EROSKI

Olana Liss