Noa Voll Damn & The Hell Drinkers, rock-blues

Manu Gestidok (Casual Blues, Mal de Muchos), Gus Gonzálezek (The Billie Jeans, Sky Beats) eta Sergio Villarrek (LosDelGás, Sky Beats), era askotako proiektuetan elkarrekin jo ondoren, indarrak batzea erabaki zuten Ainhoa Eguiguren (Les Fous) kantari donostiar ezagunarekin. Azken honek blues-a hainbeste maite duenez, haien eragin beltzenak (soul, r&b eta rock n’ roll) nahastea erabaki dute laukote bat osatzeko, Noa Voll Damn & The Hell Drinkers, helburu argi batekin: blues musikaren klasikoak biltzea eta haien erara egokitzea.

Ostirala, abuztuak 16
23:30 - 01:00
Antigua-Ibaeta / Gaskuña plaza -

Taldearen argazki bat