Irun Hiria Musika Banda + Ostomila Txotxongilo Taldea: Mitoen Banda

Euskaraz

Txotxongilo antzerkia kultur transmisio eta ekintzarako bitarteko bat da, publikoa bere bizipen eta emozio pertsonalekin lotzen duena, adin guztietarako aproposa. Txotxongiloa hezkuntza-tresna da, eta irudimena, sormena eta fantasia pizten ditu. Mitoen Bandak dramaturgia bat sortzen du, Irungo Bandak interpretatzen duen mitologiarekin eta euskal musika herrikoiarekin batera, Ostomila Txotxongilo taldearen antzezlana kohesionatuz eta ikuslea obraren giroan eta eszena bakoitzaren emozioetan murgilduz.

Mitoen banda antzinako herrialde bateko tradizioetara eta musikara egindako bidaia da. Euskal Herria magiaz, soinuz eta pertsonaia fantastikoz beteta dago.

 

Edukiera mugatua.

Hizkuntza: Euskaraz

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Igandea, abuztuak 01
19:30 - 20:20
Aiete / Aiete- Miramongo anfiteatroa -
Libre leku guztiak bete arte

LAGUNTZAILEA: SUPER AMARA

Ostomila Txotxongilo taldea