II. Dantz Point Aste Nagusia

Dantz Point-ak espazio eta leku enblematikoei balioa ematea helburu duten ekintza artistiko eta kulturalak dira. Tokiko, estatuko eta nazioarteko eragina duten musika elektronikoko eta abangoardiako saio presentzial eta digitalen bitartez. Aste Nagusiari hasiera musika elektronikoaren erritmoan emateko, Urgull mendiko Santiagoren baterian DJen emanaldia izango dugu lehen arratsalde-gaua girotzeko.

Parte-hartzaileak: MKOL / Lila / Pizky

Larunbata, abuztuak 12
19:05 - 22:30
Parte Zaharra / Santiago bateria (Urgull mendia) -