Boskote bizkaitarren kantuetan folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, elektro-pop-triki, world-fusion, balada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella edota ambient doinuak entzun daitezke, besteak beste. Berrizen sortu zen iaz Eneritz Gorritxategi (ahotsa eta triki), Edurtzeta Ania (perkusioak eta ahotsa), Markos Murillo (guitarra), David Vallejo (bateria) eta Peio Agirre (baxu) musikariek sortutako Haize-arrosa izeneko taldea. Boskote berri honen musika koloreak askotarikoak eta pluralak dira.
LAGUNTZAILEA: