"Ez dok hiru (Akustikoa)", Tartean Teatroa

Euskaraz

“Ez dok Hiru (Akustikoa) Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna da. Gure modukoa, eroa, harrigarria, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario. Gure musika ondarea, altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala”.

Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin, Adrián García de los Ojos pianojolearekin lagunduta, eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean.



Hizkuntza: Euskaraz

Ostirala, abuztuak 10
22:30 - 00:30
Erdialdea / Victoria Eugenia Antzokia -
12 EUR

Ez dok hiru