Erakusketa: Ricardo Ugarte de Zubiarrain “Itsasbide eskulturikoa"

Erakusketa honen bidez, Untzi Museoak Ricardo Ugarte Zubiarrainen ekoizpen artistikoaren zati bat biltzen du, itsasoari lotutako obraren zati bat, zehazki.

ITSASOA, unibertso alegoriko aberats baten gisan, beti egon izan da presente Ricardo Ugarteren obran. Erakusketa honetan, eskultura eta obra grafikoen bidez, Pasaiako eskultoreak kontakizun bat osatzen du askotariko itsas elementuekin: mutiloiak, aingurak, txopa gazteluak, brankak, belak, etab. Bilduma honetan, espresioaren soiltasuna gailentzen da, sintesian eta neurritasunean oinarritutako sorkuntza prozesuaren emaitza gisa. Joera hori landu izan du artistak bere ibilbidean osoan, hainbat diziplinatan.

“RICARDO UGARTE DE ZUBIARRAIN. Itsasbide eskultorikoa” erakusketarekin batera argaitaratu den liburuak, itsas gaietako obrak jasotzen ditu eta baita artista beraren kontaketa ere. Erakusketa Donostiako portuan eta Museoko kanpokaldean jarri diren bi eskultura handirekin osatzen da.


Ostirala, abuztuak 10
10:00 - 14:00. 16:00 - 19:00
Parte Zaharra / Untzi Museoa -

Ricardo Ugarte


Ekitaldia ez du Donostia Kulturak antolatzen:
Donostia Kulturak ez du erantzukizunik antolatzaileak iragarritako ekitaldiaren baldintzaren bat aldatu edo betetzen ez bada.