Donostiako Erraldoi Konpartsaren erakusketa. San Telmo museoaren proposamen berria

Zer izango litzateke gure udako jaiak erraldoi eta buruhandien konpartsarik gabe? Geldi edo mugimenduan, ikuskizun bikaina dira, garaiera altuagatik (4,15 m), janzkeragatik eta festa eta alaitasunera bultzatzen duten dantzengatik.

Aurten ezin izango ditugu ikusi gure kaleetatik desfilatzen, baina gertutik ikusi ahal izango ditugu San Telmoko klaustroan, bertan egongo baitira ikusgai estropaden bigarren igandera arte.

Konpartsa lau metroko altuera duten lau bikotek osatzen dute, eta lau probintzia ordezkatzen dituzte: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa.

Hemen daudela  museoak, Donostia Festak laguntzarekin, "Erraldoiak museoan" ibibide berezia prestatu du, familiek klaustroko zortzi erraldoiak eta Altzoko Handia txokoa  ikusteko aukera izan dezaten.
Abuztuaren 7tik irailaren 12ra , familientzako doako ibilbidea, egunero, 10etatik 18.30etara. Horrez gain erraldoi bikote txiki baten zozketan parte hartzeko aukera egongo da.


Abuztuak 1, igandea - Irailak 12, igandea. (Astelehenetan museoa itxita dago).

Asteartea, abuztuak 31
10:00-18:30
Parte Zaharra / San Telmo Museoa -

Donostiako Erraldoi Konpartsaren erakusketa San Telmo Museoko klaustroan