Donostiako Erraldoi Konpartsaren erakusketa San Telmo Museoko klaustroan

Zer izango litzateke gure udako jaiak erraldoi eta buruhandien konpartsarik gabe? Geldi edo mugimenduan, ikuskizun bikaina dira, garaiera altuagatik (4,15 m), janzkeragatik eta festa eta alaitasunera bultzatzen duten dantzengatik.

Aurten ezin izango ditugu ikusi gure kaleetatik desfilatzen, baina gertutik ikusi ahal izango ditugu San Telmoko klaustroan, bertan egongo baitira ikusgai estropaden bigarren igandera arte.

Konpartsa lau metroko altuera duten lau bikotek osatzen dute, eta lau probintzia ordezkatzen dituzte: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa.

Abuztuak 1, igandea - Irailak 12, igandea.

Sarrera doan 25 urtetik beherakoentzat.

Helduak, museorako sarrerarekin: 6€ sarrera orokorra eta 3€ erretiratuentzako sarrera.

Astearteetan sarrera doan. Astelehenetan museoa itxita dago.

Asteazkena, abuztuak 04
10:00-20:00
Parte Zaharra / San Telmo Museoa -

Donostiako Erraldoi Konpartsaren erakusketa San Telmo Museoko klaustroan