Bebe

María Nieves Rebollero, BEBE izenez ezagun, kantautore eta antzezle valentziar bat da, pop flamenkoan diharduena. Artisten familia batean hazi zen; izan ere, bere arte musikala seriean datorkiola esan genezake. Bakarka hasi zuen bere ibilbidea baina hasieratik egin zituen kolaborazioak talde desberdinekin. 2004an kaleratu zuen bere lehenengo diskoa, ‘Pafuera telarañas’, Carlos Jean produktore duena. Bere aurreneko albumarekin arrakasta handia lortu zuen “Malo”, “Ella” eta “Siempre me quedará” kantekin, nazioartean ezagutzera eman zutenekin. Bere letrak, denuntzia sozialez eta borroka feministaz beteak, erreferente bilakatu dira gure herrialdeko emakumeak ahalduntzeko, baita musikaren sektoreko beste emakume batzuentzako ere. Denboraldi batez antzezle lanean aritu eta gero, 2009an bere lehenengo lan musikala aurkeztu zuen, ‘Y…’ izenekoa, besteren artean abesti hauek biltzen dituena: “La bicha”, “Me fui” eta “Pa’ mi casa”. Azken urteetan abeslaria erabat murgilduta ibili da zenbait proiektutan eta ongintzazko kausatan. “Cambio de piel” (2015) bere diskoak aldaketa bat aditzera eman zuen abeslariarengan; askoz ere disko pertsonalagoa, emozioez blaitua. Bebek joan den 2018ko abenduan itxi zuen bere bira, bi urte luzez hainbat herrialdetan kontzertuak eman ondoren: Errusia, Turkia, Bulgaria, Errumania, Argentina, Uruguai, Kolonbia, Mexiko eta Espainia. BEBE, gure herrialdeko kantautore garrantzitsuenetako bat, Donostiako Aste Nagusian izango da bere kanta arrakastatsuak errepasatzen eta berriak aurkezten.

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Ostirala, abuztuak 16
23:45 - 01:15
Gros-Ulia / Tomás Alba plaza (Sagues) -

BABESLEA: AMSTEL

Bebe