Aquariumeko Itsas Film Festibala: Urpeko ondarea. Museo bat itsaspean

Film honi esker, bidaiatu eta Italiako urpeko aparteko ondarea ezagutuko dugu;zinezko museo likido bat, altxorrez betea:Baia izeneko urpeko hiri miragarria;Albengan aurkitutako ohorezko itsasontzi erromatarra, Mediterraneoan aurkitutako handiena; Mazara del Valloko satiro dantzaria, Greziako brontzezko estatuagintzaren maisulana, Siziliako kanalaren sakonean aurkitutakoa;eta Egada uharteetako guduko itsasontzi muturren aurkikuntza txundigarria, Levanzo izeneko uhartean, non erromatarrek kartagotarrak menperatu zituzten eta lehen gerra punikoari amaiera eman zioten.

Azpitituluak: Gaztelania

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Asteazkena, abuztuak 16
12:00 - 12:59
Parte Zaharra / Aquarium Donostia / San Sebastián -
Libre hasta completar aforo


Ekitaldia ez du Donostia Kulturak antolatzen:
Donostia Kulturak ez du erantzukizunik antolatzaileak iragarritako ekitaldiaren baldintzaren bat aldatu edo betetzen ez bada.