Antzerkia: "El enjambre"

Txikitako lagun kuadrilla bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai...

Asteburu "eroa" izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira... Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Leire Ruiz, Naiara Arnedo eta Vito Rogado dira lan honen protagonista, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean. El enjambre Victoria Eugenia Antzokiak, Gasteizko Antzoki Zaharrak eta Arriaga Antzokiak ekoiztutako lana da Antzerkigintza Berriak programaren barne.

Hizkuntza: Gaztelaniaz

Larunbata, abuztuak 10
23:30 - 00:40
Parte Zaharra / Antzoki Zaharra -
25, 20 EUR

Antzezlanaren une bat