Sukaldatu J&J: jangarri eta jasangarri

Sukaldatu J&J: jangarri eta jasangarri

Elikadura osasungarriaren eta jasangarriaren aldeko kanpaina egingo dute Donostia Kulturako Festak-ek eta Donostiako Udaleko Osasun Publikoko Zerbitzuak Aste Nagusian bien artean.
Kanpaina hau Hiriko elikatze politikaren gaineko Milango itunaren harian sortua da, itun harekin bat eginda baitago Donostia ere 2017az geroztik.
Elikadura sistema jasangarriak garatzea eta dieta osasungarriak sustatzea defendatzen du itun horrek.
Alde horretatik, bost sukaldaritza txapelketa izango dira Aste Nagusian Donostian, prozesatu gabeko lehengaiak eta gertukoak erabiliz .Txapelketan eslogana, berriz, hauxe izango da: “Sukaldatu J&J: jangarri eta jasangarri”.

LEHIAKETAK:

Abuztuak 12: Bertako produktuetako VII. gastronomia lehiaketa gazteentzat  Bretxa 11:00etan

Abuztuak 15: Aste Nagusiko I Legatza saltsa berdean lehiaketa  Matía kalea 11:00etan

Abuztuak 16: Aste Nagusiko II. Paella lehiaketa Katalunia plaza 18:00etan

Abuztuak 17: Aste Nagusiko II. Arkume-menestra lehiaketa  Aitzol parkea 18:00etan

Abuztuak 18: Aste Nagusiko XI. Marmitako lehiaketa  Gipuzkoa plaza 11:00etan

 

 
 

LOGOCAMPAÑACOCINASALUDABLE