Segurtasun protokoloa

Aire zabaleko jarduerak: Segurtasun protokoloa

Donostia Festak unitateak protokolo bat ezarri du programatutako ikuskizun bakoitzera modu seguruan joateko, osasun-segurtasuna bermatzeko eta indarrean dagoen araudia betez:

  • Ikuskizun guztiak aire zabalean egingo dira, esparru mugatuetan, edukiera mugatuarekin eta sarrera-kontrolarekin. Sarrera iritsiera-ordenaren arabera eta edukiera bete arte izango da.
  • Ezin izango da zutik egon. Pertsona bakoitzak esleitutako eserlekua hartu beharko du, eta eserita egon beharko du programatutako jarduera amaitu arte.
  • Sarbidea eta erosotasuna errazteko, nahiko denboraz joan beharko da. Ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenagotik sartu ahal izango da. Ilaran itxaron, segurtasun-distantziari eutsiz eta antolakuntzaren jarraibideak betez.
  • Antolatzaileek bertaratutakoen eskura jarriko dute gel hidroalkoholikoa barrutirako sarbidean.
  • Sarrera eta irteera-ibilbideak adieraziko dira, pertsonen arteko bidegurutzeak saihesteko. Ezingo dira aulkiak lekuz aldatu.
  • Esparruaren barruan une oro maskara erabiltzea derrigorrezkoa da 6 urtetik aurrera.
  • Ikusle bakoitzak bere maskara eraman beharko du.
  • Haurrek ezingo dute zutik egon, ezta esparruan mugitu ere. Familiaren edo tutoreen ardura da adingabeek segurtasun-arau guztiak betetzea. Bete ezean, esparrutik alde egin beharko dute.
  • Aulkiak eta orgatxoak uzteko espazioak ezarriko dira.
  • Ezin da esparru barruan erre, lurrundu, jan edo edan.
  • Ezin da animaliarik sartu, lazarillo txakurrak ez badira behintzat.
  • Irtetzea modu mailakatuan egingo da, antolakuntzaren argibideei jarraituz.

 

Eskerrik asko laguntzeagatik!