Su Artifizialen 55. Nazioarteko Lehiaketa: Epaimahai Gaztean izen-emateko epea zabalik

2018/06/28

16 eta 22 urte bitartean badituzue eta Su Artifizialen 55. Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahai Gazteko kide izan nahi baduzue izena emateko epea  zabalik egongo da 2018ko uztailaren 31a arte. Gure web orrialdean aurkituko duzuen formulario bete behar duzue.

Gazteen Epaimahaia 16 urtetik 22ra arteko neska-mutilez osatua dago. Egunero, antolakuntzak esandako hainbat lekutatik ikusten dituzte suak eta, ondoren, denak toki batean elkartzen dira, iritziak trukatzeko. Puntuak eman aurretik, ondorengo alderdiak hartzen dituzte kontuan: kolorea, argitasuna, sortaren erritmoa, haren musikaltasuna, erabilitako efektu piroteknikoak, erabilitako efektuen berritasunak eta abar.

 

Lehiaketaren kartela