Itzurun Erraldoien eta Buruhandien konpartsa: Ekimen Erraldoiaren emaitza

2018/09/19

Aurten, eta seigarren urtez jarraian, Iniciativa Gigante - Ekimen Erraldoia gauzatu da Aste Nagusiaren inguruko egunetan eta Aste Nagusian bertan. Donostiako Itzurun Erraldoi eta Buruhandien konpartsak Ekimen Erraldoia kanpainaren bitartez, kamiseten salmentarekin,  3.284,49€ bildu ditu Aspanogi Elkartearentzat (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea). 

Festa Jardueretako zinegotziak, Alfonso Gurpeguik, Super Amarako Marketing arduraduna den Alfonso Reiriz-ekin batera, Aspanogi Elkarteko ordezkariari jasotakoaren txekea eman diote. Ekitaldian, Inigo Garcíak "Garvi" - Konpartsako kidea eta “Ekimen Erraldoiko” lehen ediziotik kamisetako sortzailea - eta Donostiako Itzurun Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren ordezkaritzak parte hartu dute.

 

Txekearen ematea