ASTE NAGUSIA 2024
2023ko Aste Nagusia jada historia da. Zortzi egunez, jende guztiarentzako jarduera ugari izan ditugu. 2024 Aste Nagusia gure hirira itzuliko da abuztuaren 10etik 17ra.
2024/03/04
Aste Nagusia 2024ren harira (abuztuak 10-17, biak barne), Donostia / San Sebastián Festak-ek VII. Zurriola Street Food (abuztuak 9-17, biak barne) antolatuko du Kursaal Kongresu jauregiko Erizainen plazan. Ferian parte hartzeko eskaera egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.
Informazio gehiago2024/03/04
Aste Nagusia 2024ren harira (abuztuak 10-17, biak barne), Donostia / San Sebastián Festak-ek deialdi bat luzatzen du bereziki edariak salduko dituzten gehienez 4 food truck jartzeko gunea - Saguesen - eskainiz. Ferian parte hartzeko eskaera egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.
Informazio gehiago2023/09/13
Svitlana Omelyanenko Pustovitek irabazi du 2023ko Aste Nagusiko Su Artifizialen VII. Argazki Lehiaketa. Ohi denez, "Erreflexuak" izeneko argazkia, 1.000€ko saria eskuratzeaz gain, 2024ko Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa iragarriko duen kartelaren irudia izango da.
Informazio gehiago