Itzurun Erraldoien eta Buruhandien konpartsa: Ekimen Erraldoia aurkeztu da

2018/08/07

Gaur goizean, Auzoetako eta Deszentralizazioko, Erantzunkidetasun Zibikoko, Berdintasuneko eta Lankidetzako ataleko zinegotziak, Duñike Agirrezabalagak, Super Amarako Giza Harremanetako arduradunarekin batera Gotzone de Miguel eta Itzurun konpartsakoa kidea den Iñigo Garcíarekin aurtengo Ekimen Erraldoia aurkeztu du.

Aurten, kamiseten salmenta Aspanogi elkartearen alde egingo da, bere hogeigarren urteurrenean. Lau Super Amara saltokietan 1.000 kamiseta jarriko dira salgai 10 €-tan bakoitza, Iñigo Garciak (Garvi) sortutako konpartsaren irudiarekin.

 

Ekimenaren irudia