Aste Nagusiko Su Artifizialen IV. Argazki Lehiaketara deialdia egiten da.

2018/06/29

Nahi duten pertsona adin nagusi guztiek parte hartu dezakete, baita gurasoen edo tutoreen idatzizko baimena aurkezten duten adingabe guztiek ere. Lehiaketa honetan parte hartzeak bere Oinarriak onartzen direla esan nahi du. Parte-hartzaileek 2018ko abuztuaren 11tik 18ra bitartean Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 55. Lehiaketaren baitan eskainiko diren ikuskizun piroteknikoetan egindako argazkiak bidali behar dituzte.

Parte hartzeko gure webgunean sartu eta parte hartzeko formularioa bete behar da.

2018ko abuztuaren 22ra arte jasoko dira originalak.

 

Lehiaketaren kartela