Aste Nagusiko DJ Gazteen III. Erakustaldia: emanaldien egutegia.

2018/07/06

Donostia/San Sebastián Festak sailak, Donostia Gazteria eta FNACen laguntzarekin, azken Aste Nagusietan izandako harrera ikusita, Kursaaleko terrazetan aurrera eraman zuen esperentzia errepikatzea erabaki du. Horrela, abuztuaren 11tik 18ra gaueko 23:30ean eta ezagunagoak diren DJeen telonero moduan, 16 eta 30 urte bitarteko Donostiar Djei euren saioak eskaintzeko abagunea ematen zaie.

Hona hemen Kursaaleko terrazetan izango diren DJ-en emanaldiak:

Eguna Izen Artistikoa
Abuztuak 11 BIGGO
Abuztuak 12 PERU RUBIO
Abuztuak 13 TELMO ESNAOLA
Abuztuak 14 D. CHOREZ
Abuztuak 15 MEDD RYLES
Abuztuak 16 ETHEREALZ
Abuztuak 17 VASKE
Abuztuak 18 JAVI BUJEDA

 

Erakustaldiaren kartela