Aste Nagusia 2018: Aitzol Atutxak irabazi du aurtengo Urrezko Kopa

2018/08/15

2018ko Aste Nagusiaren egitarauaren barruan, gaur, abuztuak 15, arratsaldeko 19:30ean Trinitate plazan jokatutako aizkolarien Urrezko Kopa Aitzol Atutxak bizkaitarra irabazi du.

Hauek dira lehiaketan parte hartu duten aizkolariak eta lortutako denborak:

1. Aitzol Atutxa. 31'52''

2. Iker Vicente. 33'10''

3. Mikel Larrañaga. 35'46''

4. Iñaki Azurmendi. 35'53''

5. Joseba Otaegi. 39' 15"

 

Aizkolariek ez dute Donato Larretxeak 1995ean jarritako marka (27´17´´) gainditu.

 

Aitzol Atutxa ete Iker Vicente lehian