Abuztua Donostian 2021: Jokin Eizmendi garaile aurtengo Igeldoko Harrian

2021/08/14

Aurten ere, Jokin Eizmendi Manterolak (17 jasoaldi) irabazi du aurtengo Igeldoko Harria. Proba gaur egin da, abuztuaren 14an, larunbata, 19:00etan, Trinitate plazan. Jokin Goenatxok 2012an ezarri zuen errekorretik bi jasoaldira geratu da Jokin Eizmendi.

Proba hasi aurretik, Uliako harria aurkeztu da. Datorren urtetik aurrera, 70 kiloko harri hau emakumezkoen harri-jasotzaileen modalitateko protagonista izango da.

Probaren palmaresa eta lortutako jasoaldiak hauexek izan dira:

1 - Jokin Eizmendi Manterola (Eizmendi) - 17 jasoaldi
2 - Mikel Lopetegi Gereka (Urra) - 14 jasoaldi (bigarren postuan pisu gutxiago duelako)
3 - Beñat Telleria Almorza (Telleria IV) - 14 jasoaldi
4 - Gorka Etxeberria - 13 jasoaldi
5 - Aimar Galarraga - 12 jasoaldi
6 - Paulo Azpiazu - 10 jasoaldi
7 - Alex Merlo - 8 jasoaldi

Jasoaldi kopuru berdina egiten dutenean pisu gutxigo duenari lehentasuna ematen zaio.

Probaren errekorra ez da apurtu: Goenatxo, 2002an 19 jasoaldi.

 

zazpi lehiakideak