ASTE NAGUSIA 2023
Gure hirian abuztuaren 12tik 19ra ospatuko den 2023ko Aste Nagusiaren programazioa lantzen ari gara dagoeneko. Programazioa donostiarrentzat eta egun horietan gure hirira hurbiltzen diren guztientzat ahalik eta erakargarriena izatea espero dugu, hori baita gure nahia.
Hala, gure asmoa da bizitasun handiko zortzi egun horietan kalea eta herritarrak izatea protagonista, eguneroko errutinatik irteteko eta ohikoak ez ditugun jarduerak —kontzertuak eta antzerkia, su artifizialak eta kirol-jarduerak...— gozatzeko egunak direnez gero.
Horren guztiaren berri emango dugu datozen hilabeteetan webgune honetan.
2023/03/22
Aste Nagusia 2023ren harira (abuztuak 12-19, biak barne), Donostia / San Sebastián Festak-ek VI. Zurriola Street Food antolatuko du Kursaal Kongresu jauregiko Erizainen plazan. Ferian parte hartzeko eskaera egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.
Informazio gehiago2023/03/22
Aste Nagusia 2023ren harira (abuztuak 12-19, biak barne), Donostia / San Sebastián Festak-ek deialdi bat luzatzen du bereziki edariak salduko dituzten gehienez 4 food truck jartzeko gunea - Saguesen - eskainiz. Ferian parte hartzeko eskaera egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.
Informazio gehiago2022/09/14
Carlos Lecube Alberdik irabazi du 2022ko Aste Nagusiko Su Artifizialen VI. Argazki Lehiaketa. Haren "Estrellas rosadas" argazkia, 1.000€ko saria eskuratzeaz gain, 2023 Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa iragarriko duen kartelaren irudia izango da.
Informazio gehiago