2021eko udako kultur jarduerak: kaleko saltokiak

2021/06/01

Bide publikoan 2021eko udan egingo diren kultur ekitaldiak direla eta, batetik, ekitaldi horien autofinantzaketa hobetzeko, eta, bestetik, hiriko jai-egutegiarekin lotura ukaezina duten enpresa txikiei beren lan-jarduera berreskuratzen laguntzeko helburuekin, Donostia/San Sebastián Festak erakundeak, hainbat produktu saltzeko postuak (6 txurro-denda, 3 talo-saltoki, gozogintza txikiko 4 saltoki – erroskillak, garrapiñatuak...– eta puxikak saltzeko 6 postu) jarriko ditu Donostiako zenbait lekutan.

Aipatutako produktuak ekoizten, saltzen eta/edo sustatzen aritzen diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahal izango dute postu bat esleitzeko. Eskatzaile bakoitza postu baten esleipendun izan daiteke, gehienez.
Produktu bakoitzerako eskabideak Donostia Festak erakundearen bulegoetan aurkeztu beharko dira ekainaren 18ko 13:00ak baino lehen (uztailaren 16a, puxikak saltzen dituzten saltokien kasuan).
Eskatzaileen artean zozketa bidez banatuko dira postuak; zozketa hori izena eman duten guztiei jakinaraziko zaie noiz eta non egingo den.

 

 

Jarduera iragartzeko kartela